Bisita ezazu autobus klasiko bat eta Dbus-en erakusketa 🚌
- Entertainment

Albisteari buruz
Garberan erakusketa berezi bat inauguratu dugu, Dbusen historia ezagutzeko aukera ematen diguna, eta bertatik bertara ezagutzeko nola eboluzionatu duen garraio publikoak Donostian 1886tik gaur arte.
Ikusizko hainbat panelen bidez, gure bisitariak gonbidatzen ditugu ikustera nola aldatu zen, gaur egun ezagutzen dugun autobus-flota moderno eta jasangarria sortu arte.
Errepaso historiko horrez gain, autobus berri %100 elektrikoen funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzen dugu erakusketan: haien sistema eta gailuak, fabrikazio-prozesua, baterien ezaugarriak eta herritarrei eta hiri-inguruneari ekartzen dizkieten onurak. Hasiera batean Mugikortasun Asterako sortu zen erakusketa hau Garberan egongo da ikusgai abenduaren 8ra arte.
Ekimen honen elementu berezienetako bat 1989ko Mercedes autobusa da, Agabus Gipuzkoako Autobus Lagunen Elkartearekin batera ekarri duguna. 2004ra arte Donostian zerbitzua eman zuen ibilgailu hau azaroaren 22an eta 29an, larunbata, igotzeko prest egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
- Azaroak 22, larunbata: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
- Azaroak 29, larunbata: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etaraanima zaitez aurkitzera!
Gustatu zaizu artikulu hau?
Anima zaitez positiboki baloratzera HEMEN!